HERRITARRENTZAKO TAILERRA-FRITSCH COMPANY

Errenteriako Udalak eta Kukai Dantzak, dantza tailerra berezia jarri dute abian, Dantzarte zikloaren baitan. Tailerra, FRITSCH COMPANYk eskainiko du, Sukalderaino ekimenaren barruan, herritarrek dantza, integrazio sozial eta bizikidetzarako tresna gisa erabili eta ezagutu dezaten. 1986. urtetik Psico Ballet Maite León Fundazioak, berezko metodologia erabiliz, dantza, antzerkia, musika, perkusioa, kantua eta beste hainbat erreminta desberdinen bitartez, gaitasun aniztasuna duten pertsonak hezten ditu.

EGUNA: APIRILAK 14
ORDUA: 18:00etatik 20:00etara
LEKUA: Niessen Kulturguneko dantza gelan (3.solairuan)
IZENEMATEA: dantza@kukai.eus
DOAKOA

………………………………………………………………………………………………………………………

Konpainiak, EL AMOR NO DURA PARA SIEMPRE bere lana, Errenteriako Niessen Kulturgunean aurkeztuko du, apirilaren 15ean. Tailerrean partehartu duten ikasleek, 2x1eko bonoa ezarriko zaie sarrerak erostera doazen momentuan.

Informazio gehiagoFritsch Company



Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies