“MUTILDANTZA DANTZATEGIA”

Aikok egin dituen ikastaro, mintegi, tailer, dantza barnetegi, etabarretan, inguruetako dantza maisu onenekin ikasteko aukera izan du. Dakiten guztia konpartitzen saiatu dira, beraz, esan daiteke, beraiekin dantza bidaide zaretenok, jakin beharreko “guztia” jaso duzuela jota, jauzi edo mutildantzen inguruan adibidez. Baina gauza bat da jasotzea, ikustea, entzutea, imitatzea… eta beste bat barneratzea eta ikastea. Aikotarrek, egunero ari dira ikasten eta beti dute zerbait ikasteko. Eta hori ederra da. Zuekin eskola bakoitzean ere, zerbait ikasten dute. Eta sarritan gauzarik inportanteenak!

Zerbait berri ikasteko, jaso dutena barneratzeko edo “dakiguna ikasteko” aukera izan dezagun, DANTZATEGIAK antolatzen dituzte noizbehinka, eta orain aukera ederra duzue MUTILDANTZAK CDaren aurkezpena dantzan eginez ospatu nahi dutelako.

ERRENTERIA

-Ekainak 21, osteguna. 18:00-21:00. Niessen Kulturgunean.

Izena emateko, izen abizenak eta telefonoa igorri honako helbidera: dantza@kukai.eus

Ordainketa, 20€ dantzagelan egunean bertan.



Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies