LA MEMORIA DEL CUERPO: Formas en el Espacio-Tiempo

Kukai Dantzak, Errenteriako Udalarekin elkarlanean, Roberto Menendezek zuzendutako “La Memoria del Cuerpo: formas en Espacio-Tiempo” dokumentala ikustera etortzeko gonbidapena luzatzen dizu.

NOIZ: ABENDUAK 12 , 19h00
NON: Niessen Kulturguneko auditorioa
LEKUA ERRESERBATZEKO: dantza@kukai.eus

‘La Memoria del Cuerpo: Formas en el Espacio-Tiempo’  dokumentalak Estatuko dantza garaikidean zehar bidaia bat egitea proposatzen digu, Dantza Sari Nazionala irabazitako bost dantzariren bidez: Daniel Abreu, Chevi Muraday (Losdedae), Jon Maya Sein (Kukai Dantza), Sol Picó eta Carmen Werner (Provisional Danza).

Funtsean, proiektu bisuala da, hitzaldi filosofikorik eta historikorik gabea, zeinetan dantzarien mugimenduak eta eguneroko bizitza diren protagonista: dantzariak edo koreografoak nola bizi diren, nola prestatzen diren, nola sortzen dituzten haien koreografiak, nola gogoratzen diren ikuskizunetako hainbeste mugimendurekin, nola bizirauten duten konpainia batean, ikuslego zabalarentzat dantza garaikidea bezain ezezaguna izan daitekeen arlo batean.



Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies