Historia - Kukai compañía de danza
Kukai Dantza es una compañía que nace y reside en Errenteria (Guipúzcoa), creada por iniciativa del bailarín y coreógrafo Jon Maya Sein, en el año 2001. Kukai realiza una creación contemporánea a partir de la danza tradicional vasca, impulsando encuentros con otros lenguajes artísticos y estilos de danza.
Kukai, Danza Contemporanea, espectáculos, baile tradicional, Jon Maya,
1107
page-template,page-template-full_width,page-template-full_width-php,page,page-id-1107,ajax_fade,page_not_loaded,,qode-title-hidden,qode-content-sidebar-responsive,qode-theme-ver-10.1.1,wpb-js-composer js-comp-ver-5.0.1,vc_responsive

HISTORIA

“Kukai konpainiak dantza tradizionaletik abiatutako ikuskizun garaikideak sortzen ditu, sormen propioak eta kolaborazio ugari eginez”

Kukai Errenterian sortu eta kokatutako dantza konpainia da; Jon Maya dantzari eta koreografoaren ekimenez sortu zen, 2001. urtean. Euskal dantza tradizionaletik abiatuta ikuskizun garaikideak sortzen ditu, beste arte jarduera zein dantza estiloekin elkarlanak bultzatuz.

Konpainiak “Deiadarra” izeneko koreografia laburra aurkeztuz ekin zion ibilbideari. Ondotik, bere sormen proiektua lan ildo ezberdinetan sakonduz garatu du. Hala, Tanttaka Teatroarekin elkarlan estua du, eta 2002. urteaz geroztik proiektu eszeniko bereziak sortu ditu berarekin. 2008. urtean, nazioarteko koreografo garaikideak konpainiara gonbidatuz, ibilbide berri eta oparoa abiatu zuen konpainiak. Orduz geroztik, Marcos Morau, Cesc Gelabert, Sharon Fridman, La Intrusa Danza, Jone San Martin eta abarrekin batera hainbat ikuskizun sortu ditu. Halaber, nabarmentzekoa da Kukai Dantzak proiektu bereziak garatzeko erakusten duen gaitasuna. Lengoai, espazio eta gertakari ezberdinei egokitutako sormenak burutu ditu zinema, moda, arte plastiko, arkitektura edota gastronomiarekin harremanetan. Ezin dira ahantzi musikari ezberdinekin egin ohi dituen kolaborazioak ere. Besteak beste, kolaboazio proiektuak landu ditu Oreka Tx, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Carlos Nuñez, Juan Mari Beltran, Iñaki Salvador eta abarrekin

Kukai Dantzak hainbat sari eskuratu ditu bere ibilbidean zehar.
Dantza ikuskizun Onenari Max Saria 2017. urtean, Dantza telde onenari MAX Saria 2015 eta 2017 urteetan, Leioako Umore Azokako Ohorezko Saria 2016. urtean, Dantza ikuskizun Onena Hueskako Dantza eta Antzerki jaialdian 2014 eta 2016 urteetan, Aipamen Berezia Valladolideko Nazioarteko Kaleko Arteen Jaialdian, Donostia Antzerki Saria 2003…

Errenterian konpainia egoilarra izanik, publikoak sortu eta sentsibilizatzeko proiktu berezia garatzen du bertan, Errenteriako Udalarekin batera. Arlo sozialean, hainbat proiektu bideratzen ditu dantzaren bitartez aniztasuna, elkartasuna eta formazioa sustatuz.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies