Konpainia
     

Kukai Errenterian sortu eta kokatutako dantza konpainia da; Jon Maya dantzari eta koreografoaren ekimenez sortu zen, 2001. urtean. Euskal dantza tradizionaletik abiatzen du bere lana. Dantza tradizionaletik abiatuta, Kukaik beste arte jarduerekin, dantza estiloekin eta pentsamoldeekin elkarlana bultzatzen  du. Dantza tradizionaletik abiatuta, ikuskizun garaikideak sortzen ditu.

'Deiadarra' izeneko koreografia aurkeztuz ekin zion ibilbideari, 2001. urtean. Jarraian, 2002. urtean, bere lehen lan luzeari ekin zion Tanttaka teatroarekin batera. Jazoera hau ezinbestekoa da Kukairen ibilbidean, Tanttaka Teatroarekin duen elkarlanak bideratu baitu konpainiaren jarduna hasiera-hasieratik. Elkarlan horretatik sortu dira ikuskizun oso esanguratsuak: '1937, gogoaren bidezidorretatik' (2002), 'Otehitzari biraka' (2005), 'Hnuy Illa' (2008) eta 'Komunikazioa/Inkomunikazioa' (2013). Ikuskizun hauek hainbat sari eskuratu dituzte, guztietan garrantzitsuena 2009. urtean eskuratutako Espainiako arte eszenikoen MAX SARIA, ikuskizun errebelazio gisa.

2009. urtean, Kukaik lan ildo berri bat abiatu zuen. Bide horren baitan, goi mailako koreografo gonbidatuekin lan egin du, haiekin batera hainbat ikuskizun sortuz. Konpainiarekin lanean jardun dira, besteak beste: Cesc Gelabert, La Intrusa Danza (Damián Muñoz eta Virginia García), Iker Gómez, Jone San Martín, Pantxika Telleria, ... Lankidetza horietatik sortu dira hainbat ikuskizun: 'Soka', '(SOK)2', 'Karrikan'...

Kukaik elkarlanerako bokazioa du, eta ekinbide horretan artista eta ekimen berezi ugarirekin kolaborazioak egin ditu: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Oreka Tx, Juan Mari Beltran, Iñaki Salvador, Carlos Nuñez...

Dantza ikuskizunak sortzeaz gain, Kukai Dantza Konpainiak dantzaren sentsibilizaziorako eta formaziorako proiektuak ere gauzatzen ditu. 

SORTUTAKO IKUSKIZUNAK

'1937, gogoaren bidezidorretatik'

(Kukai-Tanttaka, 2002):
Donostia Antzerki Saria 2003

'Otehitzari Biraka'

 (Kukai-Tanttaka, 2005)

'Taupadak/Latidos'

(Kukai, Logela Multimedia, 2007)

'Hnuy Illa'

 (Kukai-Tanttaka, 2008):
MAX Saria 2009, Errebelazio saria
Azpeitiako Antzerki Topaketen Saria

'Soka'

(Soka, 2009): 
Epaimahaiaren aipamen berezia, Valladolideko Nazioarteko Kaleko Arteen Jaialdian

'(SOK)2'

 (Kukai, 2010)

'Hostoak'

(Kukai, Oreka Tx, Amaren Alabak 2011)

'Karrikan'

(Kukai, 2011):
Euskal produkzioarik onena Leioako Umore Azoka 2011

'OUT/IN'

(Kukai, 2012)

'Komunikazioa/ Inkomunikazioa

 (Kukai-Tanttaka-Teatro Arriaga Antzokia, 2013)

Gelajauziak

(Kukai & Cesc Gelabert, 2015)

Oskara

(Kukai & Marcos Morau / La veronal, 2016)

 
 
 
 
Argazkiak: ONCE23 estudio

Back to top