Dokumentala

Marcos Morau eta Jon Mayaren ikuskizuna

Oskarak”  Kukai dantza eta Marcos Morau/La Veronalen arteko elkarketa suposatzen du. Bi unibertso koreografikoren eta sustrairik herrikoienaren eta adierazpen abangoardistenaren artean nabigatzen duen dantzari zuzenduriko bi begiraden arteko batasuna da.
Oskara euskal kulturaren zenbait igarotze eta mito, bere jatorritik aro garaikidera,  arakatzen dituen ikuskizuna da. Indar anbiguo eta nahasgarriko sinbolo eta ikonografikoko igarotze plastiko eta emozionala marrazten dutenak; modu absolutuan, esperientzia humanoaren historia gordetzen duena.
Oskara proiektuak ikuskizun eszeniko bat burutzen du, zinema eta dantza batzen dituen formatuan, eta Iñaki Alforjak eta Pablo Iraburuk zuzendutako dokumental batean.

Oskara Plazara

Nor zaren jakin nahi baduzu, dantza ezazu.

Film & Dance

Nor zaren jakin naiz baduzu, dantza ezazu.

Oskara Plazan Kukai Dantzako dantzariak parte hartzen dute, Pablo Iraburu eta Iñaki Alforja, Nafarrak, zuzendutako “Oskara” dokumentalaren barruan.

Kukai Dantza taldearen eta Marcos Morauren ikuskizunetik sortutako Iñaki Alforja eta Pablo Irabururen filma.

Sinopsia

“Oskara” film dokumental bat da. Istorioa Marcos Morau, koreografo berritzaile balentziarraren eta Kukai Dantza, Euskal herriko dantza tradizional taldearen artean sortutako harremanetik sortzen da. Ikuskizun harrigarri bat diseinatzen dute elkarrekin. Sormen prozesuak eta ikuskizunaren emaitzak gai konkretu baten inguruan mintzatzeko aukera ematen digu: Nor naiz? Zein identitate dut nik? Dantza erabiliz, gaur egungo Europan klabeak diren gaien inguruan hitz egingo dugu: tradizioa eta askatasuna, ama-lurra eta hizkuntza, sorkuntzak eta arauak, historia eta geroa.

Zuzendarien iritzia: Pablo Iraburu eta Iñaki Alforja

Irmoki sinesten dugu zuzendari-kidetzan, bereziki emankorra den sorkuntzarako tresna gisa.
Prozesuan zehar jabetu gara Oskararen sorkuntzarako prozesuak, nagusiki interesatzen zaizkigun eta, gure ustez, Nafarroak ez ezik, Europak ere bizi duen une historikorako giltza diren gaiei heltzeko bidea ematen zigula. Zein harreman existitzen da tradizio, kultura eta identitate pertsonalaren artean? Oskarak gai horri buruz hitz egiteko aukera ematen zigun guri funtsezko zaigun modu batean: sorkuntzaren eta edertasunaren bitartez. Honako dokumentala beharrezkoa dela iruditzen zaigu, planteatzen ditugun galderoi, ikusle bakoitzak nork bere erantzuna eman diezaion laguntzeko elementu positiboak eskaintzen baitizkigu. Gure tradizioa zaintzea beharrezkoa dugu eta garrantzitsua da askatasunetik aurrera egitea.

Ohitura eta berrikuntza, jatorria eta askatasuna.

KREDITUAK

Kozuzendaia
Iñaki Alforja

Errealizadore independientea. Arenarekin hainbat proiektutan elkarlanean ibilitakoa; Pura Vida filmean kamera operadore lanetan aritu zen Nepalen. Bere bizitza profesionala genero dokumentalean espezializatu du, eta hainbat proiektu ekoiztu ditu: iragarki spotak, bideo korporatiboak, filmak eta klip musikalak. Egindako azken bi lanak luzemetrai dokumentalak izan dira ‘’Motxila 21’’, zuzendari, gidoilari eta editore izandakoa, eta kamera lanetan aritu da ere Discovery Max katerako egindako “Yasuní, genocidio en la selva” telesail dokumentalerako.

Kozuzendaria
Pablo Iraburu

Pablo Iraburu Arena Comunicación-eko sortzaile eta zuzendari eragilea da. Nömadak Tx (2006), Pura Vida / The Ridge (2012), “Muros” (2015) eta “District Zero” (2015) film dokumentaletan ekoizle eragilea, zuzendarikidea eta gidoilaria izan da. Hauek guztiak herrialde ezberdinetan grabatuak izan dira, eta gaur egun modu internazionalean ari dira banatzen. Dokumental arloaz aparte, Iraburuk ikus-entzunezko hainbat sorkuntza egiten ditu museo eta ONG ezberdinentzat, Medicus Mundi, Oxfam eta Nazio Batuaren inguruan alegia. Nafarroako Unibertsitatean irakasle moduan aritzen da dokumentalen inguruan.

Filmaren zuzendaria
Jon Maya

2002. urtean, Kukai Dantza sortu zuen. Dantzari, koreografo eta zuzendari lanak betetzen ditu orduz geroztik, dantza tradizional eta garaikidearen arteko bideetan sakonduz. Bertan artista ugarirekin elkarlanean jarduten da. Nabarmentzekoa da egindako kolaborazio guztiak: Mireia Gabilondo, Cesc Gelabert, Marcos Morau&La Veronal, La Intrusa Danza, Pantxika Telleria, Iker Gómez, Jone San Martín, Israel Galván, Logela Multimedia, Oreka Tx, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Juan Mari Beltrán, Carlos Núñez…, besteak beste.

Datu Teknikoak

Ekoizleak Iñaki Alforja, Arena Comunicación Audiovisual, Altxu Lanak.
Iraupena 72’ .
Grabaketa hizkuntza Euskara, Gaztelania.
Azpitituluak Ingelera, Euskara, Gaztelania.
Generoa dokumentala.
Grabaketa formatua 2K.
Proiekzio formatua digitala.
Ratio 1.85: 1.

Konpainia ekoizleak

Arena Comunicación telebista eta zinemarako dokumentalak egiten dituen ekoiztetxe bat da. Hogei urte baino gehiagoz dokumental produkzioan zentratu da, bere baitan hartuz prozesu osoa, ideiatik masterrera.  Bere luzemetrai dokumentalak, “Nomadak Tx” (2006), “Pura Vida/The Ridge” (2012), “Muros” (2015) eta “District Zero” (2015) Donostiako Zinemaldian estrenatu dira eta lehenengo biak premiatuak izan ziren. Halaber, konpainia proiektu mota ezberdinetan lan egin du: sail dokumentalak telebistarako (“Al Otro Lado”, “Desafío 14+1”), bideo korporatiboak eta bideo-instalakuntzak museoetarako.

Zuzendari Taldea

Zuzendariak Iñaki Alforja, Pablo Iraburu.

Ekoizle eragileak Pablo Iraburu, Iñaki Alforja, Jon Maya Sein.

Produkzio zuzendaria Itziar García Zubiri.

Produkzio burua Ohiane Iriarte, Nagore Martinez.

Gidoia Pablo Iraburu.

Filmazioa Iñaki Alforja.

Edizioa Migueltxo Molina.

Postprodukzio koordinatzailea Nuria Pérez Martínez.

Postprodukzioa eta kolorea Miguel García Iraburu.

Lan talde tekniko dokumentala

Bigarren kamara unitateak Migueltxo Molina, Miguel García Iraburu, Óscar Illingworth, Pablo Iraburu.

Kamara laguntzailea Santiago Londoño.

Edizio laguntzailea Óscar Illingworth.

Soinu nahasketa Noise Studioa.

Hornitzaile teknikoak Pixel.

Mastering Dcpcine.

Kontabilitatea eta aholkularitza Lara Etxauri.

Itzulpenak Lara Etxauri, Juanita Cardona, Sustrai Colina.

Lan aholkularitza Artekari.

Musika Xabier Erkizia.

Belokeko giroa Oldarra Abezbatza.

Passed over trail Raime.

So it goes Greg Haines.

Ama Euskadi Mixel Achigar.

Aurresku Peio Duhalde.

Piano Iñar Sastre.

Oskara ikuskizun taldea

Zuzendaria Jon Maya.
Ideia eta eszena zuzendaria Marcos Morau.
Koreografia laguntzaileak Lorena Nogal, Marina Rodriguez.
Musika Xabier Erkizia, Pablo Gisbert.
Dramaturgia Pablo Gisbert.
Dantzariak Eneko Gil, Ibon Huarte, Alain Maya, Martxel Rodríguez, Urko Mitxelena.
Abeslaria  Erramun Martikorena.
Jantziak Iraia Oiartzabal.
Atrezzo Ángel Agüero,  David Bernués.
Atrezzo Mikel Ibarzabal.
Produkzio Zuzendaria Nagore Martínez.
Banaketa Doltza Oarartea.

Prentsa txostena

Irudiak

Trailerra

Pelikula bat. Ikuskizun bat. Kontakizun bat. Dantza.

Irudiak

Proiekzio aretoa

Non ikuz dezakezu Oskara?

oskara_plazara6

Uztailak 27
Oskara Plazara
Lekeitio

Teaser Oskara Film

Azaroak 30
Oskara Plazara
Sopela

oskara_plazara3

Azaroak 30,
Oskara Plazara
Universidad de Navarra (Iruña)

Harremanak

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR