Joseba Sarrionandiaren poesian inspiratutako ikuskizuna da. Jon Mayaren koreografiarekin, Iñaki Salvadorren musikarekin eta Mireia Gabilondoren gidoi eta zuzendaritzarekin.
Maiatzaren 9an Kukai eta Tanttaka konpainiek ikuskizun berria estreinatuko dute: "Hnuy illa..."
Kukai Dantza Konpainiak jatorri tradizionaleko dantza ikuskizunak sortzen ditu. Dantza tradizionaletik abiatuta, Kukaik beste arte jarduerekin, beste dantza estiloekin eta beste pentsamoldeekin elkarlana bultzatzen du.