Topa
Lau gazte enparantza batean elkartzen dira. Edozein hiritako edozein enparantza izan daiteke. Musika entzuten da eta lau gazteek dantzari ekiten diote. Beraientzat eguneroko jarduna da; euren komunikatzeko lengoaia da. Dantza egiteak natural sentí arazten ditu. Batzuk euskal dantza tradizionalean hazitakoak dira, besteak hip hopean. Kaleak, euren biziguneak, batzen ditu. Kale adierazpen garaikideak, gaur egungo hiri, herri eta enparantzatan elkarbizitzen direnak.

Fitxa artistikoa
Koreografía: Jon Maya & Lluc Fruitos.
Dantzariak: Kukai Dantza & Brodas Bros.
Músika: Lacrimoboy.
Jantzi eta espazio eszenikoa: Ikerne Gimenez.
Talde teknikoa: Angel Agüero.
Produkzioa: Nagore Martinez.
Banaketa: Doltza Oar-Arteta.